Dokumentala

'Sekretu nazionala ahots gazteetan' dokumentala, ikusgai

24. Korrikan Euskal Herria zeharkatu zuen mezuaren egileak elkarrizketatu ditu BERRIAk, eta ikus-entzunekoen taldeak dokumental bat egin du haien sorlekuetan eta guztiak batuta. Nortzuk dira eta nola eta zergatik idatzi zuten idatzi zutena?

24. Korrikako zazpi mezugileak, BERRIAk egindako elkarrizketarako elkarturik: Elene Mengyu Larrinaga, Xalbat Alzugarai, Oihana Arana, Beñat Jusue, Oier Iñurrieta, Leire Casamajou eta Aitzol Gil de San Vicente. RAUL BOGAJO / FOKU
Ainara Rodil, Lara Madinabeitia, Garazi Karrera eta Uxue Perez
2026ko uztailaren 6a
07:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Maitasun eskutitz bat zuen gordea lekukoak. Zazpi gazte, Euskal Herriko zazpi lurraldeetakoak; horixe AEKren hautua 24. Korrikako mezua ontzeko. Euskara bada. Eta izango da. Euskara dira. Eta izango dira: «Etorkizuna gurea da, baina orain ere hemen gara». Korrikaren zurrunbiloa igarota, BERRIAk berriz elkartu ditu mezu hura idatzi zuten zazpi gazteak: Elene Mengyu Larrinaga, Xalbat Alzugarai, Oihana Arana, Beñat Jusue, Oier Iñurrieta, Leire Casamajou eta Aitzol Gil de San Vicente.

Haien sorlekuetan ere izan da BERRIA, nortzuk diren hobeki jakiteko. Korrika amaituta, zenbait adierazpenek jomugan jarri zituzten, haien militantzia eta konpromisoa kritikatu baitzuten, eta horiek entzunda nola sentitu ziren ere kontatu dute dokumentalean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA