Selektibitateko azterketen gaineko epaia «euskarafoboa» dela salatu du Ernaik

Bart gauean ekintza bat egin dute Bilboko epaitegien eraikinean.

Ernaik ekintza bat egin du Bilboko epaitegian. ERNAI
Ernaik ekintza bat egin du Bilboko epaitegian. ERNAI
2026ko uztailaren 1a
13:55
Entzun 00:00:00 00:00:00

Azken asteetan selektibitateko euskarako azterketagatik gertatutakoa salatzeko, Ernai gazte antolakundeak ekintza bat egin du Bilboko epaitegien eraikinean. Mezu bat proiektatu dute eraikinaren atarian: «Euskararen aurkako erasorik ez! Euskarafoboak!». Gertaera horiek «euskararen kontrako oldarraldiaren beste atal bat» direla azpimarratu dute, eta salatu ez dutela «euskararen eta euskal hiztunen kontrako erasorik onartuko».

Hainbat komunikabide eta alderdi politikok «gezur eta iritzi euskarafoboak» zabaldu dituztela aipatu dute, eta «euskararen kontrako eraso bat» dela kautelazko neurriak agindu dituen epaileak ebatzitakoa. Gertatutakoa ez dela kasualitatea esan du Ernaik, eta euskararen eta euskal hiztunen eskubideen «urraketa sistematiko bat» dagoela. Gehitu dute «euskarak Euskal Herria ardazten duelako» gertatzen direla urraketa horiek: «Euskaraz hitz egiten dugun bakoitzean Euskal Herria eraikitzen ari garelako».

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA