«Sendagilerik gabeko arreta medikoa» salatu dute

Etengabeko arretako guneetako egoerak «marra gorri guztiak» gainditu ditu, erizainen eta medikuen arabera

2023ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
DONOSTIA. «Sendagilerik gabeko arreta medikoa». «Medikurik gabeko erizaintzako arreta». «Behar bezalako arreta» jasotzen ez duten pazienteak. Horiek guztiak gertatzen ari dira gaur egun, Gipuzkoako erizainen eta medikuen elkargoen arabera, Osakidetzaren etengabeko arretako guneetan, eta ohar bat plazaratu dute egoeraren berri emateko. «Marra gorri guztiak» gainditu direla salatu dute, eta erizain eta medikuen «deontologia» ere urratzen dela.

«Oso kezkatuta» daude elkargo bietako profesionalak. Aditzera eman dutenez, igaro hilabeteotan apaldu da, bereziki, zentro horietako langile kopurua. «Bi erakundeon ustez, funtsezkoa da zerbitzua herritarrentzat, baina profesional gutxi dago betetzeko», adierazi dute. Gogoratu dute gune horietan ospitalez kanpoko larrialdiak artatzen dituztela, eta Osakidetzak berak zehazten duela mediku, erizain eta administrazio arloko langileek jardun behar dutela horietan, elkarlanean. «Aste Santutik hona ez da hala gertatzen», ohartarazi dute.

«Behin baino gehiagotan, profesional medikorik gabe kudeatzen dira gune horiek», deitoratu dute elkargo biek, eta egoera guztiz desegokia dela nabarmendu. Esan dutenez, askotan erietxeko larrialdietara behar baino jende gehiago bideratzen dute horregatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.