Sestaoko hainbat PCR probak positibo faltsua eman dute

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak barkamena eskatu diete akatsak eragindako herritar guztiei.

Osasun arloko langileak, herritar bati PCR proba bat egiten. GORKA RUBIO / FOKU
2020ko abuztuaren 27a
10:12
Entzun 00:00:0000:00:00

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez, Sestaon (Bizkaia) hainbat PCR probatan emandako positiboak faltsuak izan ziren, akats batek eragindakoak.

Osasun Sailaren hitzetan, «PCR proba sorta batean akats tekniko bat egin ondoren, proba horiek kutsatu egin ziren, eta horrek positibo faltsu batzuk eragin zituen. Ondoren, Osakidetzako laborategiek egin zuten kalitate prozesuan, akatsa antzeman zen, eta, beraz, gaur bertan jakinarazi dute».

Osasun Sailak eta Osakidetzak barkamena eskatu diete egoera horrek erasandako pertsona guztiei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.