Sestaoko Udalak baztertu egin du alkatearen kargu uztea galdegiteko mozioa

Oihan Vitoria.
2014ko maiatzaren 28a
00:00
Entzun
Josu Bergara alkatearen dimisioa eskatzeko mozioa atzera bota zuen atzo Sestaoko Udalak (Bizkaia). Iragan astean argitara atera ziren adierazpen «arrazisten» harira egin zuen proposamena EH Bilduk. «Herriko immigranteen aurka esanikoak aski dira kargua uzteko. Agerian geratu da alkatearen gaitasunik eza elkarbizitza bultzatzeko proiektu baten buru izateko», ohartarazi zuen. Edonola ere, ez zuen babesik lortu: EAJk eta PPk kontra bozkatu zuten; PSE-EEk abstentziora jo zuen.

Udalak, ordea, Sestaoko segurtasuna bermatzen jarraitzeko konpromisoa hartu du, eta orain arteko neurriak indartuko ditu: uztailaren 1etik aurrera, udaltzain gehiago izango dira kaleetan. Segurtasun mahaira ere deitu du heldu den asterako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.