Sexu eraso bat izan zen uztailean Baionako presondegian

Gizon batek zeldakidea bortxatu zuen uztailaren 26an, eta lau hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Baionako Auzitegiak, gibelapenarekin.

Baionako presondegia, artxiboan. GUILLAUME FAUVEAU
Oihana Teyseyre Koskarat.
2020ko abuztuaren 26a
10:51
Entzun

Baionako Auzitegian epaitu zuten erasotzailea, atzo. Erasoa uztailaren 26an gertatu zen. Baionako kartzelan, erasotzaileak zeldakideari eraso egin zion, uzkitik egurrezko makila bat sartuz. Epaileak «sexu eraso» gisa kalifikatu du gertatutakoa, eta lau hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio gizonari, gibelapenarekin. Hala, beste delitu bat eginez gero, kondenari beste lau hilabete gehituko zaizkio. Bestalde, 1.000 euroko kalte-ordaina pagatu beharko dio biktimari.

Erasoa pairatu duen gizonaren abokatuaren arabera, jazarpen franko jasan ditu biktimak kartzelan. Hala, zeldaz aldatu egin dute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.