Seynabou Male Cissek jasoko du Ellakuria saria

2023ko urriaren 14a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Seynabou Male Cisse ekintzaile senegaldarrak jasoko du aurtengo Ignacio Ellakuria garapenerako lankidetzako saria, bakearen eta emakumeen eskubideen alde egindako lanagatik.

Epaimahaiak esan duenez, «Senegal gizarte bidezkoagoa eta berdintasunezkoagoa» sortzeko konpromisoagatik sarituko dute, eta «gatazketan elkarrizketaren eta bitartekaritzaren bidez bakea eraikitzeagatik, andreen eskubideak errespetatzearen eta berdintasunaren alde».

Male Cisse 1952an jaio zen, Gandiayen, Kaolack eskualdean. Geografia ikasi ondoren, Bigarren Hezkuntzako irakaslea izan zen 25 urtez. Gaztetatik ibili da gizarte mugimenduetan, baita berdintasunaren aldeko borrokan eta emakumeen ahalduntzearen alde lanean ere.

Sariaren helburua da egitasmoa ezagutaraztea eta gizartea sentsibilizatzea. Hori dela eta, epaimahaiak dio sariak lagunduko duela «euskal gizartea kontzientziatzen Afrikan ahaztutako krisi eta gatazken inguruan, eta horiek ikusarazten».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.