SHESA hidrokarburoen sozietate publikoa desegiteko eskatu du EH Bilduk
GASTEIZ. Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkideak hainbat ekinbide aurkeztu ditu SHESA Sociedad de Hidrocarburos de Euskadi enpresa publikoa desegiteko eskatzeko. Eusko Jaurlaritzaren ardurapean dago enpresa hori; 35 urte ditu, eta Oterok gogorarazi du bi hamarkada direla zundaketarik egiten ez duela. «SHESA, gaur egun, baliabide publikoetan baino ez da zulo bat egiten ari, zulo amaigabea».
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu