Prefet bat badoa, eta bestea badator. Frantziako ministroen kontseiluan Jean Marie Girieren ordezkoa izendatu dute goiz honetan. Simon Fetet izanen da Pirinio Atlantikoetako prefeta. Ohar batean jakinarazi dutenez, agorrilaren 24an hartuko du kargua.
Zientzia politikoak ikasi zituen, eta ENA administrazioko Frantziako eskola nazionaletik iragan zen. Frantziako zenbait prefeturatan ibilitakoa da, eta Barne Ministerioko Immigrazio zuzendaria izan zen 2022tik 2025era.