Jaurlaritzaren diru laguntzak. Euskal hedabideak

Sinadurak bilduko ditu BERRIAk, babes eske

Diru laguntzen murrizketa gaitzetsi eta «gutxienez» iazko laguntzari eustea da asmoa.Sostengu mezu asko jaso ditu

arantxa iraola
Donostia
2014ko urriaren 22a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak BERRIAri diru laguntza %14 urritu diola jakin zenetik, herritar askok azaldu dute erabakiaren gaineko desadostasuna; atzo babes mezu ugari idatzi ziren sare sozialetan #babestuberria traolarekin, eta, horien guztien indarra batze aldera, sinadurak biltzen hasiko da BERRIA. Izenpetzeko prestatu den testuan jartzen du Jaurlaritzak «babes nahikorik gabe» laga duela egunkaria: «Oztopo handia da hori, bai proiektua garatzeko, bai iraupenerako hain garrantzitsua den berritze prozesua aurrera eramateko». Horregatik, eskari zuzena egiten zaio Jaurlaritzari: «gutxienez» iazko laguntza emateko berriro.

EH Bilduk ere salatu du Jaurlaritzaren jarrera. Eusko Legebiltzarrean hitza hartu zuen atzo Xabier Isasi legebiltzarkideak, eta erabaki larria dela esan zuen. «Lehengo astean Euskaldunon Egunkaria-ren auzi ekonomikoa itxi zen, eta orain Eusko Jaurlaritzak hasi du BERRIAren kontrako auzi ekonomiko bat», esan zuen. Izaera nazionala duten beste hainbat hedabideri ere laguntzak urritu dizkietela salatu zuen. Urkullu lehendakariari azalpenak eskatuko dizkiote gaiaz, ostiralean, Eusko Legebiltzarrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.