Europako hauteskundeak. Kanpaina

Sindikatuak «ahultzeko» estrategiez ohartarazi du Jauregik

Erredakzioa
Gasteiz
2014ko maiatzaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Datorren legegintzaldirako, «ezkerreko alderdi eta sindikatuen» arteko bat egite zabala proposatu du Ramon Jauregik, PSE-EEko hautagaiak. UGT eta CCOO sindikatuetako kideekin Gasteizen eginiko bilera batean, Jauregik salatu du «Europako eskuinak»estrategia bat garatu duela sindikatuak «ahultzeko», hartara «politika antisozialak» aurrera atera ahal izateko, eta ohartarazi du «arriskuan» egon daitekeela sindikatuen beren etorkizuna ere. Horren harira, Europako ezkerreko alderdi eta sindikatuen artean «lan kontrarreforma bat» adostea proposatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.