Euskal presoak

Sindikatuek ontzat eman dute Fernandezen proposamena, «berria» ez den arren

Nabarmendu dute orain arte ez dela «benetako urratsik» egin presoen auzia konpontzeko.

Bilboko elkarretaratzea. FOKU
gotzon hermosilla
2020ko urtarrilaren 17a
14:20
Entzun

Hilero bezala, euskal sindikatuek –ELAk, LABek, UGTk, Steilasek, ESK-k, CNTk, CGTk, EHNEk, Hiruk eta Etxaldek– elkarretaratzea egin dute Espainiako Gobernuak Bilbon duen ordezkaritzaren aurrean, Konponbide garaia da. Orain presoak lelodun pankarta baten atzean, Urtebete daramate hileroko agerraldi horiekin –2019ko urtarrilean hasi ziren–. Elkarretaratzean, LABeko ordezkari Cristina Alvarezek ontzat jo du Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza idazkari Jonan Fernandezek egindako proposamena, euskal presoak zazpi espetxetara hurbiltzekoa.

Nolanahi ere, Alvarezek gogorarazi du Fernandezena «proposamen bat» dela, eta ez «benetako ekintza bat», eta, gainera, ez dela «oso berria». «Gure eskaerak bere horretan jarraitzen du», zehaztu du.

Alvarezek esan duenez, sindikatuen eskaera nagusiak dira presoak Euskal Herriko kartzeletara hurbiltzea, gaixo handi direnak aske uztea, eta presoek gradua aldatzeko aukerari bide ematea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.