komunikabideak

'Soitu.es' atariak adio esan du, krisiagatik

Ia bi urteko ibilbidea izan du Espainiako webguneak. "Ez kazetaritza arloak, ez publizitatekoak eta ez enpresakoak ez dute Interneteko ekimena hartu", dio zuzendariak.

2009ko urriaren 27a
16:21
Entzun 00:00:0000:00:00
Soitu.es Espainiako webguneak bukatu egin du 22 hilabeteko ibilbidea, krisia dela-eta ixtea erabaki baitu. "Hurrengora arte eta eskerrik asko", dio gaur Interneteko atariak, "triste", Gumersindo Lafuente zuzendariak sinatutako idatzian. Eguneko 24 orduetan eman izan du informazioa ia bi urteotan.

Zuzendariaren arabera, gizartean oraindik ere ez dago sareko kontzientziarik. "Ez kazetaritza arloak, ez publizitatekoak eta ez enpresakoak ez dute Interneteko ekimena hartu". BBVA izan da webgunearen "akziodun erreferentziala", Lafuentek dioenez, "baina heldutasunik gabe eta garai zailetan jaiotzen diren egitasmoek pazientzia behar dute tokia aurkitzeko".

Krisi ekonomikoa hedabideak "gogor jotzen" ari dela uste du Soitu.es-eko zuzendariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.