Udal bozak

Sophie Bussiere eta Jean Claude Iriart, Baiona Berdea eta Elkarkidearen zerrendaburuak

Datorren urteko martxoan izanen dira udal bozak. EH Bai, EELV eta Euskal Herria Intsumisoaren babesa du udal hautagaitzak.

Sophie Bussiere eta Jean Claude Iriart.
2019ko urriaren 12a
19:33
Entzun 00:00:00 00:00:00

Sophie Bussiere eta Jean Claude Iriart izanen dira datorren urteko martxoan Baiona Berdea eta Elkarkidea hautagaitzaren zerrendaburuak herriko etxerako bozetan, batzar nagusian erabaki dutenez. EH Bai, EELV eta Euskal Herria Intsumisoak indar politikoen babesa du talde horrek.

Parekidetasunaren garrantzia, dinamika parte hartzaileagoa, eta herriko eta Euskal Elkargorako arduren banaketa izanen dituzte lehentasunak, udal hautagaitzak adierazi duenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA