ezker abertzalea

Sortuk Otegi proposatu du idazkari nagusi, eta Rodriguez Ekintza Politikoko buru

Zuzendaritza nazionala eta herrialdeetakoak osatzeko taldearen proposamena aurkeztu dute. Antolakuntza idazkari izateko Sonia Jacinto proposatu dute; Herrigintzako idazkari, Pello Otxandiano; Nazioartekoa, Gorka Elejabarrieta; Komunikaziokoa, Gotzon Elizburu. Ez da beste txosten eta zuzendaritza proposamenik aurkeztu. Bideoa barruan.

Zuzendaritza taldearen aurkezpena. JON URBE / ARGAZKI PRESS
enekoitz esnaola
2016ko azaroaren 3a
07:38
Entzun

Alderdiko zuzendaritza nazionala eta herrialdeetakoak osatzeko taldeen proposamena aurkeztu du Sortuk, Donostian. Talde horiek bat egiten dute Zohardia txostenarekin, eta kongresurako izena emandakoen oniritzia lortu beharko dute gidaritzan aritzeko. Ez da beste txostenik aurkeztu, ezta beste zuzendaritza proposamenik ere –biak batera aurkeztu behar ziren–; gaur 20:00ak arteko epea zegoen.

Nahiz eta dokumentu eta lantalde proposamen bakarra egon, larunbatetik aurrera primarioen fasea zabalduko dute. Herrialde bakoitzean hiru bozketa egingo dituzte: txostena, tokiko lantaldea eta zuzendaritza nazionala, bai, ez edo abstentzioa emanda. Arnaldo Otegiren-eta taldea herriz herri ariko da aurkezpenak egiten, eta hilaren 26an bukatuko da botoa emateko epea –bozkatzeko, Sortu.eus-en izena eman behar da–.

Urtarrilaren 21ean egingo dute "birfundaziorako" kongresua.

Aurkeztu den taldearen helburua da "herri honetan, eragileekin, prozesu subiranista eta independentista bat martxan jartzea". Sortuk azpimarratu du "iraultza organizatiboa" egin nahi dutela, egiturak "horizontalduta".

PROPOSAMENAK

Zuzendaritza nazionala:

29 laguneko zuzendaritza nazionala izango du Sortuk, eta gaur hamalau laguneko taldea proposatu dute:

- Idazkari nagusi: Arnaldo Otegi.

- Antolakuntza idazkari: Sonia Jacinto.

- Ekintza Politikoko idazkari: Arkaitz Rodriguez.

- Ekintza Politikoko idazkari ondoko: Kizkitza Gil de San Vicente.

- Herrigintzako idazkari: Pello Otxandiano.

- Herrigintzako idazkariaren ondoko: Zuriñe Gojenola.

- Komunikazioa: Gotzon Elizburu.

- Nazioartea: Gorka Elejabarrieta.

- Idazkari tekniko: Nuria Alzugarai.

Bederatzi horiez gain, zuzendaritza nazionalean egongo lirateke herrialdeetako arduradunak ere: bost lagun. Hamalau horiek hautatzeko fasea primarioak izango dira, larunbat honetatik hilaren 26ra. Zuzendaritza nazionaleko beste hamabost kideak kongresura bitartean hautatuko dituzte, urtarrilean, zerrenda irekien bidez.

Araba:

- Arduradun politikoa: Oihana San Vicente Saez de Zerain.

- Antolaketa arduraduna: Ion Anda.

- Ekintza Politikoko arduraduna: Txus Martinez de Lahidalga.

- Herrigintzako arduraduna: Ruth Ibisate.

Bizkaia:

- Arduradun politikoa: Ibon Arbulu.

- Antolaketa arduraduna: Enkarna Cordon.

- Ekintza Politikoko arduraduna: Mikel Totorika.

- Herrigintzako arduraduna: Urtza Alkorta.

Gipuzkoa:

- Arduradun politikoa: Haimar Altuna.

- Antolaketa arduraduna: Itsasne Fernandez.

- Ekintza Politikoko arduraduna: Iñaki Lizundia.

- Herrigintzako arduraduna: Jone Etxeberria.

Nafarroa:

- Arduradun politikoa: Miren Zabaleta.

- Antolaketa arduraduna: Haritz Romeo.

- Ekintza Politikoko arduraduna: Victor Rubio.

- Herrigintzako arduraduna: Aitziber Campion.

Ipar Euskal Herria:

- Arduradun politikoa: Eneko Aldana.

Herrialdeen kasuan, talde bakoitzak koordinakunde gisa funtzionatuko du, baina, kongresuaren ondoren tokian-tokian ikusten badute zuzendaritza osatu behar dela, hala egingo dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.