Sortuk Plaza Hutsa egingo du Burlatan, otsailaren 4an

Herrigintzan aritzen diren ezker abertzaleko kideen topagune gisa planteatuko dute, norabide bat ezartzeko

2022ko abenduaren 16a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Hiru urteko etenaldiaren ostean, Sortuk Plaza Hutsa antolatu du otsailaren 4rako, herrigintzari buruz gogoeta egiteko asmoz. Aurreko bi aldietan Durangon eta Gasteizen egin ostean, lehen aldiz Nafarroan egingo dute; zehazki, Burlatan. Herrigintzan aritzen diren ezker abertzaleko kideei zuzenduta dago, eta eremuz eremu egiten ari diren lanaren bilgune gisa planteatzen dute Plaza Hutsa, «norabide bat» ezartzeko asmoz: «Estrategia independentista herrigintzatik nola elikatzen den hausnartu nahi dugu, eta alderantziz, herrigintza estrategia independentistatik nola josten den». Azken kongresuan zehaztu zuten «Euskal Herritik Euskal Herrirako nazio bulkada berri bat» beharrezko dela, eta Plaza Hutsean planteatu nahi dute «herrigintza aro berri bati» aurre egin behar zaiola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.