SOS Arrazakeriak jarduera sorta bat antolatu du Iruñean

2022ko martxoaren 16a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Arrazakeriaren aurkako astea antolatu du Nafarroako SOS Arrazakeria elkarteak martxoaren 21etik 26ra. Hilaren 21ean, urteko txostena aurkeztuko du erakundeak, Iruñeko Zabaldi elkartean. Hurrengo egunean, 30 urteko borroka antiarrazista izeneko solasaldian parte hartuko dute Maria Juncay, Youssef Ouled eta Lamine Bathilli ekintzaileek. Hilaren 24an, Els nostres George Floyd dokumentala emanen dute Katakraken, eta 26an, manifestazioa eginen dute, 13:00etan, Merindadeen plazatik abiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.