Koronabirusa
SOS Arrazakeriak kanpaina bat hasi du, paperik gabeko etorkinak erregularizatzeko
BILBO. Arrazismoaren aurkako hainbat taldek, tartean SOS Arrazakeriak, kanpaina bat abiatu berri dute, koronabirusak eragin duen osasun egoeraren aurrean, eta Espainiako Gobernuari paperak ez dauzkaten etorkinak erregularizatzeko eskatu dio. «Mobilizatuta jarraituko dugu, gure eskubideak eta duintasuna onar daitezen», ziurtatu dute. Horretarako, herritarrei sare sozialen bidez laguntzeko eskatu diete. «Justiziaren, berdintasunaren eta giza eskubideen aldeko borroka bat da», gaineratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu