Sanferminetan gauero botatzen dituzte su artifizialak Iruñeko Ziudadela ondoan. Atzokoek, ordea, sute txikiak eragin zituzten Ziudadela barnean.
Su artifizialen material pirotekniko goriek Ziudadelako harresien barruan dagoen landaretza erre zuten, belarraren lehortasunak eta asteburuko tenperatura beroek lagunduta. Valentziako (Herrialde Katalanak) Tere Rey Garcia su etxeak prestatu zuen ikuskizuna.
Sute txikiak Ziudadela barruan geratu ziren, eta ez zituen arriskuan jarri ikusleak.