politika

Subiranistek bat egiteko "behingoz, zehaztapenak" eskatu ditu EAk

Pello Urizar idazkari nagusiak adierazi du eragile batzuen pausoen zain daudela. ETAri "politika, politikarien esku uzteko" eskatu dio.

2009ko abenduaren 11
13:24
Entzun
Pello Urizar EAko idazkari nagusiak azaldu du bere alderdiak "indar politiko eta sozial subiranisten batzea" lortzeko asmoz pausoa emana duela, azaroaren 21ean aurkeztu zuelako txostena jendaurrean, ezker abertzaleak ere agiriak aurkeztu dituela, eta orain beste eragile sozial, sindikal eta politiko batzuen "zain" dagoela EA, "behingoz, zehaztapenetan sartzeko". Hala esan du gaur Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan.

Donostian aurkeztu zuen txostena EAk, eta "subiranismo independentistaren bilgune estrategikoa" eratzea proposatu zuen.

Urizarrek ETAri eskatu dio "politika, politikarien esku uzteko, armak lagatzeko eta kontu teknikoetan soilik sartzeko eskua". Haren arabera, beste eragileren batek ez badu "soilik bide politikoen alde egiten", EA eragile horrekin ez da lankidetzan ariko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.