Sumar prest dago Jaurlaritzarekin aurrekontuak negoziatzeko, orain arteko bidearekin bat egiten ez badu ere

Uste dute aurrekontuek ez dituztela eraldaketarako baldintzak sortzen, eta aurrekoen segida baino ez direla.

Alba Garcia eta Jon Hernandez Sumarreko kideak, Eusko Legebiltzarraren atarian. SUMAR
Alba Garcia eta Jon Hernandez Sumarreko kideak, Eusko Legebiltzarraren atarian. SUMAR
gurutze izagirre intxauspe
2025eko urriaren 29a
17:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Jon Hernandezek eta Alba Garciak zehaztu dute Sumarrek zer ikuspuntu izango duen Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako aurrekontuei buruz: ez dute bat egiten ez aurrekontuetarako aurreikusi duten banaketarekin, ezta edukiarekin ere, baina prest daude Jaurlaritzak alderdiekin hasiko duen elkarrizketa sortan parte hartzeko. EAJk eta PSE-EEk gehiengoa dute aurrekontuak aurrera ateratzeko, baina Noel D'Anjou Ogasun eta Finantza sailburuak esan du prest dagoela alderdiekin negoziatzeko.

Ez alferrik, udan hasita zeuden hizketan, Hernandezek azaldu duenez, eta ordurako agerian geratu ziren ikuspuntuen arteko aldeak. Orain, aurrekontuak ezagututakoan, kritikatu egin du «Segurtasunari ematea etxebizitzaren atala halako bi», adibidez. Halaber, uste du Osasun eta Hezkuntza sailetara iazko diru kopuru bertsua emanda ezingo zaiela arazoei erantzun. Garciak uste du aurrekoen segidako aurrekontuak aurkeztu dituztela. «Egonkortasunaren irudia defendatu nahi dute, eta ez dituzte eraldatu, zertarako-eta baldintzak sor daitezen bizitzaren inguruko ziurgabetasunari, desberdinkeriari eta espektatiba gabeziari aurre egiteko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.