Sute bat izan zen atzo Donostiako Altza auzoko txabola batean, eta hilda topatu zuten barruan zegoen pertsona, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
18:10 inguruan piztu zen sutea. Oraindik ez dakite zergatik, eta hori ikertzen ari dira. Larrialdi zerbitzuek sua itzali, eta txabolaren barruan topatu zuten hilotza.