Sute baten berri eman zuten atzo goizean Zaldibian, Arkakara bidean, CAFeko zentralaren ezker aldera dagoen mendi magalean. Su txikia zena, ordea, azkar zabaldu zen, hego-haize zakarraren ondorioz eta orddu gutxian 80 hektarea baino gehiago erre zituen.Â
Suhiltzaileak gau osoan zehar aritu dira lanean. Gauean egindako euriak lagundu du sua kontrolpean hartzen. Hala ere, segurtasun neurriak hartu dituzte, berriz zabaltzen hasiko balitz ere.Â
Suteak kalte materialak eragin ditu, baina ez du zauriturik eragin.