Sute handia piztu da gaur goizeko 06:00etan Donostiako Gros auzoko etxe batean. Mirakruz kaleko etxe batean gertatu da, 36. zenbakian, eta utzitako etxea zenez, ez dago zauriturik, oraingoz. Suak eraikina kixkali du, ordea, eta erori egin da.
Hormetako bat behera etorri da, eta barrualdera erori da. Inor bizi ez bazen ere, Ertzaintza txakurrekin ari da badaezpada bila, zenbait garaietan etxerik ez dutenen babesleku izaten baitzen eraikin hori.
Eusko Jaurlaritzako Barne sailak eta Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, etxeak egurrezko estruktura zuen, eta sua oso azkar hedatu da horri esker. Eraikinean inor bizi ez bazen ere, aldameneko eraikina hustu dute suhiltzaileek, badaezpada ere.
Suteak Renferen tren zerbitzuari eragin dio; izan ere, eraikinaren atzealdean trenbidea dago. Goizean Renfek Tolosa aldera doan zerbitzua eten egin du eta Irun aldera eragozpenekin ibili da. Orain bi aldetara dabil, baina atzerapenekin.
SUTEA
Sute handia piztu da goizean Donostiako Gros auzoko etxe batean, eta erori egin da
Mirakruz kalean dago eraikina, eta egurrezko estruktura zuen. Utzita zegoen eraikina eta ez dago zauriturik. Renfe bi aldetara dabil dagoeneko, baina atzerapenekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu