gizartea

Sutea izan da Gasteizko etxe batean

Ez da zauriturik izan, baina bai kalte material handiak.

2010eko urtarrilaren 25a
11:43
Entzun 00:00:0000:00:00
Manta elektriko batek su hartu ondoren sutea izan da Gasteizko etxebizitza batean, Salburua auzoan. Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, atzo izan zen gertaera, arratsaldeko zazpiak pasatxo zirela, Praga etorbideko 31. zenbakiko eraikinean.

Kalte material handiak eragin ditu suteak etxe horretan, baina ez dago zauriturik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.