Urtebetean EAEko tabakoaren legeak tabernetan eragin dituen kalte ekonomikoak aztertu beharko ditu Eusko Jaurlaritzak. Kalterik balego, taberna eta jatetxeei nolabaiteko laguntza ematea proposatu dute PPk eta PSE-EEk. Haatik, aukera bezala planteatzen dute, Eusko Jaurlaritzarineurriak hartzeko agindurik eman gabe.
Tabakoaren kontsumoa eta salerosketa arautzen duen EAEko legearen berrikuntzetako bat hori izango da. Eusko Legebiltzarreko Gizarte Politika, Lan eta Berdintasun Batzordeak atzo onartu zuen PPk eta PSE-EEk aurkeztutako xedapen gehigarria. Horrez gain, Osasun Sailak tabakoa uzteko programak abiarazi beharko dituela onartu zuen, batez ere lehen arretaren bitartez. Programak ikastetxe, osasun zentro, kirol instalazio eta bestelakoetan sustatuko beharko ditu. Berebiziko arriskua duten taldeek lehentasuna izango dute horietan. Horiei tabakoa uzteko tratamenduak ematea bultzatu beharko dute.
Batzordeak aho batez onartu zuen osoko bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko duten testua. Ordea, oraindik ere testu horri zuzenketak aurkezteko epea izango dute taldeek, azkenengoz bozkatu aurretik.
Tabakoaren legeak tabernei egindako kaltea aztertuko du Jaurlaritzak
Legea indarrean jarri eta urtebetera egingo dute balorazioa; kalteak badaude, neurriak hartzea aztertzen dabil
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu