Tantaz Tantak bertan behera utzi du deialdia, «helburuak beteta»

2014ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gaurko prestatuta zeuzkan ekitaldiei buruzko informazioa bidaltzen aritu zen atzo goizean Tantaz Tanta. Areatzan, egun osoko ekitaldiak jasoko zituen hiru karpa handi jarrita zeuzkan ostegunetik. Arratsaldean, ordea, deialdiak bertan behera uzten zituela iragarri behar izan zuen. Mezu baikorra eman zuen, halere: «Garrantzitsuena lanerako filosofia da, eta agerikoa da kanpaina arrakastatsua izan dela, helburuak bete dituela».

Ekinbideari esker «gauzak aldatu» egin direla uste du: «Orain guztiok tanta gara, bakoitzak eginkizun bat du, ilusio bat, jabetu gara sakabanaketaren amaiera geure esku dagoela eta itsaso bihurturik lortuko dugula. Oraintxe hasiko da, beraz, presoak Euskal Herrira ekarriko dituen itsaso handi hori». Mobilizazioak sektoreka ugaltzeko deia egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.