nafarroa

Terrorismoaren Biktimen Laguntzarako legearen alde azaldu da Batzarre

Ioseba Ezeolaza parlamentariak UPN, PSN, CDN eta IUN-NEBekin batera bozkatu du. "Asko sufritu duten eta oraindik sufritzen ari diren pertsonekiko elkartasunagatik" egin du alde. Nafarroa Baiko beste legebiltzarkideak abstenitu egin dira.

2010eko apirilaren 22a
16:02
Entzun
Nafarroako Parlamentuak Terrorismoaren Biktimen Laguntzarako Lege Forala aurrera atera du gaur eta, besteak beste, Batzarra azaldu da horren alde -Aralar, EA eta EAJrekin osatzen du Nafarroa Bai koalizioa-. NaBaiko beste kideak abstenitu egin dira. Batzarrek esan duenez, "asko sufritu duten eta oraindik sufritzen ari diren pertsonekiko elkartasuna" adierazten duen legea delako onartu du.

PSNek sustatu du legea, eta UPN, PSN, CDN, IUN-NEB eta Ioseba Ezeolaza (Batzarre) parlamentariaren botoei esker atera du aurrera parlamentuak.

"Iraganean ETAren biktimen gaia gaizki kudeatu genuenok injustizia konpondu" behar dutela adierazi du Batzarrek. "Legeak, hobetzen saiatu garen akats edo hutsune batzuk dituen arren, biktimen doluarekin egon nahi du".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.