'Parot doktrina'. Estrasburgoko Auzitegiaren ebazpena

«Terrorista bati kalte-ordaina pagatu behar izatea laidoa da Espainiarentzat»

Espainiako Barne ministroak berretsi egin du ez dutela Ines del Rio aske utziko eta ez diotela ordainduko

Agentziak
Madril
2012ko uztailaren 12a
00:00
Entzun
Espainiako Barne ministroa haserre dago Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak emandako ebazpenarekin. Atzo, «laidotzat» jo zuen Europako auzitegiaren epaia, besteak beste, Espainiako Estatua Ines del Rio euskal presoari 30.000 euro ordaintzera behartzen duena, bereziki orain, «espainiar guztiek gerrikoa estutu behar duten honetan».

«Espainiako gizarteari iseka egitea da Estatua kalte moralengatik 30.000 euro ordaintzerabehartzea 24 pertsona hil dituen pertsona bati», esan zuen. «Iseka egitea, laidoa da Espainiarentzat terrorista bati kalte-ordaina pagatu behar izatea», errepikatu zuen.

Del Riori «zentimo bakar bat ere» ez diotela emango etaEstrasburgon jarriko duten helegitea ebatzi bitartean euskal presoa ez dutela aske utziko berretsi zuen Fernandez Diazek. Gainera,esan zuen ez dagoela argi ere epaia «bete beharrekoa» ote den, «epai horien gaineko doktrina askotarikoa baita, eta ez baitago argi zeintzuk diren bete beharrekoak eta zeintzuk ez, eta zeintzuek baliogabetu ditzaketen Espainiako auzitegiek emandako epaiak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.