Gizon bat atxilotu dute Irunen, tiro zauri bat duen gizon baten gorpua aurkitu ondoren

29 urteko gizon bat da atxilotua. Ertzaintzaren ikerketak aitzina segitzen du, heriotzaren nondik norakoak argitzeko.

Bi ertzain, artxiboko irudi batean. JUAN HERRERO / EFE
Zenbait ertzain, artxiboko irudi batean. JUAN HERRERO / EFE
14789412 kepa
Irun
2026ko apirilaren 28a
09:25
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gaur goizaldean Irungo Belaskoenea auzoan hilda agertu den gizon baten heriotza argitzeko ikerketa abiatu berritan, 29 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak adierazi duenez, 15:30ean izan da atxiloketa. Hala eta guztiz ere, ikerketetan aurrera egingo du Ertzaintzak, gertakariaren nondik norakoak zehazte aldera. 

Goizean emandako informazioek ziotenez, txabola baten ondoan agertu da gorpua: zantzu guztien arabera, suzko arma batek eragindako lesioen ondorioz hil da.

Ertzaintzak 03:30ean jaso du abisua, gorpuaren berri eman diote, eta hara joan dira, larrialdi zerbitzuekin batera. Azken horiek, ordea, gizonaren heriotza egiaztatu besterik ezin izan dute egin. 

Horiek horrela, ikerketa hasi dute heriotzaren nondik norakoak argitzeko. Agintaritza judizialari aurkikuntzaren berri eman ondoren, gorpua Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundera eraman dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA