IRUÑEA. Trafikoari eta bide segurtasunari buruzko eskumena Nafarroari itzultzeko konpromisoa hartu zuen Espainiako Gobernuak iazko urrian, baina, Espainiako Gorteetarako bozak egiteko bi hilabete baino gutxiago falta direla, eskumen hori eskualdatzea «zaila» iruditzen zaio Jose Luis Arasti Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariari: «Presidentearen eta gobernuaren borondatea da konpromiso hori betetzea, baina estatuko aurrekontu orokorrak ez onartu izanak hauteskundeak aurreratzea ekarri du». Arastik esan du «hiru ministeriori» eragiten diela gaiak eta, «lanean» ari badira ere, «zailtasun teknikoak» daudela.
Eskumena ez emateakPSNren «konpromiso falta» erakutsiko lukeela uste du Koldo Martinez Geroa Baiko bozeramaileak, eta eskatu du «ez ezkutatzeko» zailtasun teknikoetan.
Trafiko eskumena ematea «zaila» dela dio Arastik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu