Trafikoa bideratzeko langileek euskarazko B2 maila izateko eskakizuna atzera bota du epai batek

Donostiako Udalaren deialdi baten kontrakoa da sententzia. Ez da behin betikoa, eta helegitea jar daiteke haren aurka.

Euskara eskakizunen aldeko elkarretaratzea, joan zen astean, Donostian. ANDONI CANELLADA / FOKU
Euskara eskakizunen aldeko elkarretaratzea, joan zen astean, Donostian. ANDONI CANELLADA / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2025eko irailaren 9a
16:21
Entzun 00:00:00 00:00:00

Epaileek euskara eskakizunen aurka egin dute berriro ere. Oraingoan, Donostiako Administrazioarekiko Auzien 1. epaitegiak bazter utzi du Donostiako Udaleko «mugikortasun agenteak» egonkortzeko lan deialdiko eskakizunetako bat: langileek euskarazko B2 maila izatea, lanpostu guztietarako —bederatzi lanpostu dira—. Agente horiek hiriko trafikoa bideratzeaz-eta arduratzen dira.

EFE berri agentziak eman du sententziaren berri. Haren arabera, behin-behineko funtzionario batek jarri zion helegitea bederatzi lanpostuko egonkortze prozesuari; B2 maila eskatzen zuten lanpostu guztietarako, eta langile horrek ez zuen hizkuntza eskakizun hori betetzen.

Epaileak arrazoia eman dio, eta ebatzi du ez dela legezkoa hautagaia prozesutik kanpo uztea hizkuntza eskakizun hori ez betetzeagatik. Sententziaren arabera, lanpostu guztietarako euskara eskakizuna eskatzea «arrazoituta» egon behar du, eta, kasu honetan, ez da hala; beraz, euskaraz ez jakinagatik ere, hautagaiak «dagokion lanpostua» izateko eskubidea du. Epaia ez da irmoa, eta hamabost eguneko epea dago helegitea jartzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.