Transfusio zentroko langileei %4 igoko diete soldata

2023ko ekainaren 29a
00:00
Entzun
Osakidetzak eta sindikatuek mahai sektorialeko bilera izan zuten atzo, eta akordio bat lortu zuten. Transfusioen eta Giza Ehunen Euskal Zentrokoko langileen soldatak %4 igotzea adostu zuten zuzendaritzak eta UGTk, SMEk eta SATSEk; baita buru osasuneko eta Tolosaldeko ESIko (Gipuzkoa) zenbait langilerena ere.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eskaintza bat egin zuen arren EAG etengabeko arreta guneetan aparteko orduak egiteagatik ordaintzen den kopuruari buruz, afera horren inguruan ez zen akordiorik egon, sindikatuek bertze osagarri batzuk nahi zituztelako.

Hala, ELAk, LABek eta CCOOk erabaki zuten akordioa ez sinatzea, horren onurak jasoko ez dituzten langileak ez baztertzeko. «Gatazka hau ez da benetan konpontzen ari, hainbat kolektibo akordiotik kanpo uzten baititu. Konponbideak integrala izan behar du», adierazi zuen LABek. Osakidetzak, udan, bere hartan eutsiko die osasun etxe gehienen ordutegiari, eta ELAk azaldu zuen horren aurrean langileek aparteko orduak egitea planteatzen dela, eta horrek lan baldintzei eragiten diela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.