Tratu txarrengatik semearekin Eskoziatik ihesi joan zen emazte bati itzultzeko agindu dio Paueko auzitegiak

Angelukoa (Lapurdi) da emaztea sortzez, Ipar Euskal Herrira sartu zen otsailean senar ohiaz babesteko.

Elkarretaratze feminista bat Paueko auzitegi aitzinean, artxiboko irudi batean. NINA MERLE
Elkarretaratze feminista bat Paueko auzitegi aitzinean, artxiboko irudi batean. NINA MERLE
Leire Casamajou Elkegarai.
2025eko urriaren 2a
20:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Orain zortzi hilabete heldu ziren Eskoziatik Euskal Herrira Astrid Lejuee eta haren 5 urteko semea, eta azaroan senar ohiarekin elkartzekoa zen haurraren zaintza legez antolatzeko. Baina, orain, Paueko dei auzitegiak agindu dio astea bukatu gabe Eskoziara itzultzeko.

Elkarretaratzera deitu dute biharko Lejuee eta haurraren kanporatzearen kontra, 18:00etan Baionako herriko etxearen aitzinean.

Lejuee Eskoziara bizitzera joana zen azken aspaldian: han ezkondu zen, eta semea ukan zuen. Ordea, haurrak urte eta erdi zuela, bereizi zen bikotea Lejueek urte luzez bortizkeriak pairatu ondotik senarrarengandik. Dibortzioa bereizketatik bi urtera izenpetu zuten azkenean, tartean etxegabe egon zela haurrarekin. Indarkeria matxistari, dibortzioari eta haurraren zaintzari dagozkion prozedurak kudeatzen ibili da urteetan, aurtengo otsailean semea eta biak Euskal Herrira, amaren etxera, itzuli zen arte.

«Haur baten legez kontrako lekualdatzea» leporatzen diote Lejueeri, sorlekuaren araberako herritartasun eskubideari jarraikiz. Bai Lejueek eta bai semeak Frantziako herritartasuna dute, baina Lejueek haurra Eskozian ukan zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.