Tuterako 27 urteko emakume bat hil da Aragoiko Pirinioetan, mendian amilduta

Larrialdi zerbitzuek Neveras mendian aurkitu dute haren gorpua. Senide batek eman zuen abisua, larunbataz geroztik ez baitzuten haren berri.

Guardia Zibilaren erreskate helikoptero bat, artxiboko irudi batean. MANU / EFE
Ion Orzaiz.
2025eko urriaren 20a
08:40
Entzun 00:00:00 00:00:00

Tuterako (Nafarroa) 27 urteko emakume bat hil zen atzo, Neveras mendian amilduta, Panticosan (Espainia). Neveras mendiak 2.892 metro ditu, eta Aragoiko Pirinioetan dago. Guardia Zibilak 10:00 aldera jaso zuen abisua: andrearen senide batek ohartarazi zuen hura larunbatean atera zela etxetik, bere bi zakurrekin batera Panticosa aldean mendi ibilaldi bat egitera, baina ez zela itzuli, eta ordutik ez zutela haren berri izan. Guardia Zibilak Casa Piedra de Baños izeneko parajean topatu zuen desagertutako emakumearen autoa.

Huescako larrialdi zerbitzuak helikopteroz eta oinez ibili ziren mendizalearen bila, harik eta 15:10ean hilotza topatu zuten arte. Zakurretako bat ere topatu zuten emakumearen aldamenean, hura ere hilik. Beste zakurra ez dute aurkitu oraindik.

Haizete bortitzak zaildu egin zituen gorpua erreskatatzeko lanak. Azkenerako, baina, helikopteroz eraman ahal izan zuten Panticosara, eta handik, Huescako Auzi Medikuntzako Instituturaino. Ikertzen ari dira zer gertatu den.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.