Txelui Moreno ezker abertzaleko kidearen arabera, azken hilabeteetan gehien nabarmendu den aldagai politikoa «mobilizazio sozial erraldoia» izan da, eta horrek eraman du porrotera UPNren eta PSNren arteko koalizio gobernua. «30 urtez UPN-PPk eta PSNk kudeatu duten eredu probintzia bakarrekoak porrot egin du, eta behar-beharrezkoa da eredu berri bat eraikitzeko lanean hastea».
Morenoren ustez, hausturak agerian utzi du UPNren bakardadea, Foru Hobekuntzak ezarritako ereduaren porrot ekonomikoa eta agintari politikoak botere ekonomikoaren menpe daudela. Emilio Botinekin Barcinak egindako azken ituna, horren lekuko.
Txelui Moreno: «Nafarroako ereduak porrot egin du»
Ezker abertzaleko kideak dio hausturak agerian utzi dituela UPNren bakardadea eta porrot ekonomikoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu