Koronabirusa

Txibitek udalei eskatu die behar izanez gero gogor jokatzeko

Nafarroako Gobernuko lehendakariaren arabera, udalek arauen babesa dute egoerak eskatzen duenean, gobernuak berak ezarritakoa baino neurri gogorragoak hartzeko

Txibite, Indurain kontseilariarekin, artxiboko irudi batean. IDOIA ZABALETA / FOKU
2020ko abuztuaren 11
13:07
Entzun 00:00:0000:00:00

«Ez dezatela zalantzarik izan». Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariak Nafarroa erdialdeko alkateekin bilera izan du, eta amaitutakoan, komunikabideei helarazi die, oraingoz ez duela neurri gogorragoak hartzeko asmori. «Dena den, egoerak eskatuko balu, egingo genuke». Edukieren inguruko neurriak edo bestelakoak lirateke. Txibitek aitortu du epaileek «izaera orokorreko neurriak atzera botatzeko arriskua» dagoela.

Horregatik, egoera epidemiologikoak eskatzen duen tokietan, bertako udalek gogorrago esku hartu dezakeela deritzo. Txibitek dei egin die alkateei ausart jokatzera eta ez dezatela beldurrik izan, behar izanez gero neurria hartzera, gobernuak berak baino zorrotzago esku hartzeko aukera dutelako. «Gu laguntzeko gaude, arauen babesa dute, osasun arloko agintaritza badute»

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.