OROIMEN HISTORIKOA

Txiki eta Otaegi, aitortutako aurreneko "indarkeria politikoaren biktimak"

Giza eskubideen urraketak aztertzeko Eusko Legebiltzarrak eta Eusko Jaurlaritzak sortutako batzordeak gaur ezagutarazi ditu lehen ondorioak, Bilbon; oraingoz, zortzi pertsonari aitortu diete biktima direla, eta hiruri ukatu egin diete.

2012ko azaroaren 19a
19:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

Angel Otaegi eta Juan Paredes Txiki daude "jatorri politikoko indarkeriaren" biktima gisara aitortutako lehenengoen artean. Haien kasuan, batzordeak aitortu du biktimak izan zirela, heriotza zigorrera kondenatu zituen gerra kontseiluak epaiketa justu bat izateko eskubidea urratu zuelako.

Beste seiri ere biktima izaera aitortu die batzordeak: polizia operazio banatan poliziek tiro eginda hil ziren bi laguni; manifestazio batean poliziak tiro egin eta etxeko balkoian zegoela hildako gizon bati; kontzertu baten ondoren guardia zibil batekin eztabaidan hasi eta hark tiroz hildako musikari bati; poliziek alkohol kopuru handia eta errizino olioa edanarazi zioten gizon bati; eta 1977an amnistia eskatzen zuen elkarretaratze batean larri zauritutako emakume bati.

Beste hiru eskariri ezezkoa eman dio batzordeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.