memoria historikoa

Txiki eta Otaegi biktima gisara onartzearen kontra neurriak hartzeko eskatu du AVTk

Eusko Jaurlaritzak atzo eman zuen Sufrimendu Bidegabeen Biktimen Balorazio Batzordearen erabakiaren berri, baina   bertan behera uzteko eskatu dio AVTk Espainiako Gobernuari.

2012ko azaroaren 20a
14:56
Entzun 00:00:00 00:00:00

AVT elkarteak Espainiako Gobernuari eskatu dio ez diezaiola utzi Eusko Jaurlaritzari Txiki eta Otaegi biktima gisa aitortzen, eta horretarako behar diren neurriak hartzeko eskatu dio. Jaurlaritzak atzo egin zuen iragarpena; Sufrimendu Bidegabeen Biktimen Balorazio Batzordeak aztertutako lehen 11 kasuetatik zortzi onartu zituen.

AVTkoek diote Jaurlaritzak bere egiten duela "ETAren estrategia krudelena", eta leporatu dio "terrorismoaren biktimen aurren jartzeko beste biktima maila bat asmatzea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.