Ertzaintzak jakinarazi duenez, autobus batek bi txirrindulari jo ditu N-634 errepidean, Berrizen parean (Bizkaia), eta haietako bat tokian bertan hil da. Bertzea zaurituta eraman dute Gurutzetako ospitalera (Barakaldo, Bizkaia).
Istripua 20:45 aldera gertatu da. Biktimak adingabeak dira: 17 urte zituen hildakoak, eta 16 ditu zauritu denak. Ezbeharra nola gertatu den ikertzen ari da Ertzaintza.