Txus Martin euskal presoa aske, hogei urtez zigorra beteta
BASAURI. Txus Martin euskal preso basauriarra aske geratu da, Etxerat-ek jakinarazi duenez. Eritasun larriak dituzten presoen zerrendan zegoen, eta azkenaldian etxean bete du zigorra. 2002an atxilotu zuten, Frantzian, eta zortzi urtez izan zuten han preso. Haietako zortzi urtetik bost, bakartuta. Espainiaren esku utzi zuten gero, eta kartzelatu egin zuten 2010eko urrian. Atzotik aske da.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu