Udalbiltzako auzipetuekiko elkartasunez, ekimen andana bat izango dira bihar eta etzi. Epaiketa salatzeko, manifestazioa egingo dute bihar, Bilboko Arriaga plazatik abiatuta, 19:30ean. Auzi hori «eskubide zibil eta politikoen aurkako eraso garbia» dela iritzita, Bilboko Ekimenako eragileek dute protestarako deia egin.
Etzi, berriz, udaletxe aitzinetan elkarretaratzera deitu du Bai Udalbiltzari Sareak. «Indarrak biderkatzeko» ideologia guztietako herritarrei gonbita egin diete sareko kideek. Elkarretaratzeak udaletxe aurrean dira, eguerdian.
Bestalde, epaiketak aurrera jarraitzen du. Adituen frogak aurkezteko saioak izango dira gaur eta bihar Auzitegi Nazionalean.
Udalbiltzarekiko elkartasunez, manifestazioa egingo dute bihar Bilbon
Etzi udaletxe aitzinetan elkarretaratzeko deia egin die «ideologia guztietako herritarrei» Bai Udalbiltzari Sareak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu