Euskara

UGTk euskararen inguruan agertu duen jarrera salatu dute Iruñean

Nafarroako Auzitegi Nagusiaren epaiari lotuta, UGTko idazkari Jesus Elizaldek esan du "biztanleren %10ek euskaraz hitz egiten duten lekuan" errotulu guztiak euskaraz jartzea ez dela batzuen gustukoa.

jarraia172119.jpg
2019ko urriaren 7a
17:36
Entzun

Sare sozialetan egin dute deialdia, eguerdiko hamabietarako UGTk Iruñean duen egoitzaren aurrean. Izan ere, sindikatuko idazkari Jesus Elizaldek azkenaldian adierazitakoak hautsak harrotu ditu. Euskaraz bizi nahi dut afixak eskuetan dituztela sindikatuak agertutako jarrera salatu dute bertan bildutakoek, "UGT euskararen etsaia" eta "euskara nafar hizkuntza da" oihukatuz.

Nafarroako Auzitegi Nagusiak emandako epaiaren inguruan mintzatu zen Elizalde joan den astean, eta esan zuen badela gustatzen ez zaionik "biztanleen %10ek euskaraz egiten duten lekuan (eta %90ek ez) errotulu guztiak euskaraz jartzea, eta, gainera, azpian, letra txikiagoz, gaztelaniazko idatzia jartzea"; horrez gain, esan zuen agian halako erabakiak "hobetu neurtu" beharko liratekeela.

[youtube]https://youtu.be/mtFk7H9Ve6I[/youtube]

Elizalde bat etorri zen auzitegien erabakiarekin, eta Nafarroako Gobernuari eskatu dio epaia bere hartan bete dezala, eta ez dezala helegiterik jar. "Dekretua ez zetorren bat Nafarroako errealitate soziolinguistikoarekin, eta hizkuntzaren gaia oso berea zuen gobernu batek bultzatu zuen"; hala esan du UGTko idazkariak, eta salatu dekretu horren ondorioz herritarren %90 ezin direla aurkeztu lanpostu publikoetara. "Hizkuntzan koofizialtasuna zentzu handiagoarekin interpretatu beharko litzateke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.