Euskara
                        
            
        Uliazpiko langileek esan dute epaia «akats larria» dela
    Uliazpi fundazioko langile batzordearen «gehiengoaren» izenean, ELA eta LAB sindikatuek esan dute «akats larria» dela lehengo astean erakundeko hizkuntza eskakizunen kontra EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak emandako sententzia. Epaia «bidegabea» dela esan dute, eta ez duela aintzat hartzen langileek postu bat lortzeko eginiko ahalegina. «Erabateko sostengua» azaldu die Euskalgintzaren Kontseiluak.
    
    
        
                    
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu