Urko Aristi da Tokikomeko presidente berria
    ARETXABALETA. Mikel Irizarrek bi urtez kargua bete ostean, Tokikom guneko presidente Urko Aristi kazetaria izendatu zuten atzo Aretxabaletan (Gipuzkoa). «Orain arte Irizarren gidaritzapean egindako bidearekin guztiz ados egonik, bide berean jarraitzeko konpromisoa hartzen dut, eta dagoeneko abiatutako egitasmoak sendotzekoa eta beste egitasmo batzuk abiaraztekoa», esan zuen Aristik.
    
    
        
                    
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu