"Herritarrek beren arazoei buruz hitz egin dezagun nahi dute: langabeziari buruz, ekonomiari buruz eta gizarte prestakuntzei buruz; beraz, hori izango da gure lehentasuna", esan du Idoia Mendiak PSE-EEren idazkari nagusi gisa egindako lehen prentsaurrekoan. Alderdiko zuzendaritza berriak bere buruari ezarri dion eginbehar nagusia horixe izango dela adierazi du. "Herritarrek ez dute nahi subiranotasunari, presoei edo halakoei buruzko eztabaidetan galtzea".
Iñigo Urkullu lehendakaria "Eskoziako ispiluak" liluratuta ikusten du, ordea. Duela urtebete EAJk PSE-EErekin egin zuen akordioan lehentasuna ekonomiari ematea adostu zutela ohartarazi dio, Urkulluk abuztuan ere bide hori berretsi zuela, baina, orain, estatus berriaren gaia berriz mahai gainean jarri duela. "Kontraesana da", esan dio Mendiak. Hemendik aurrera zein bideri jarraituko dion argitzeko eskatu dio.
Politika orokorreko saioa
Urkullu gai ekonomikoetara mugatu dadin behartzen saiatuko da Mendia
Ostegunean Eusko Legebiltzarrean egingo den osoko bilkurara gai sozial eta ekonomikoei buruzko eztabaida eramango duela azaldu du PSE-EEko buruak, eta Eusko Jaurlaritzako lehendakaria ere eztabaida horretara eramaten saiatuko dela. Horrez gain, bilera eskatu dio Urkulluri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu