Urkulluk galdetu du ea Aralar, EA eta Alternatiba "eroso" al dauden EH Bildun

2012ko uztailaren 9a
15:47
Entzun 00:00:00 00:00:00

Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiak galdetu du ea Aralar, EA eta Alternatiba "eroso" al dauden EH Bildu koalizioan, honek "ezker abertzalea marxistaren ortodoxiarekin jarraitzen duelako". "Eroso badira, hor korpon", adierazi du Ser Espainiako irrati katean egindako elkarrizketan.

Urkulluk esan du berari behintzat ez litzaiokeela gustatuko EH Bildun egotea, "ezinezkoa delako jakitea nola aukeratzen den lehendakarigaia eta nola hartzen diren erabakiak".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA