Hauteskundeak

Urkulluk gaur eman lezake hauteskunde egunaren berri

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak apirilaren 5ean egiteko, lehendakariak etzi argitaratu beharko luke deialdia.

Urkullu, joan den asteazkenean. LUIS TEJIDO / EFE
2020ko otsailaren 10a
13:54
Entzun

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eguerdian iragarri du prentsaurrekoa emango duela arratsaldean, 16:00etan, baina ez du aurreratu han zer esango duen. Litekeena da esatea noiz egingo diren Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak, joan den astean adierazi baitzuen «apirilaren 5aren eta urriaren 25aren artean» egingo direla. Apirilaren 5ean hauteskundeak egiteko, Urkulluk aste honetan bertan sinatu beharko luke legebiltzarra desegiteko dekretua.

Halere, orduan esan zuen ez zutela emango hauteskunde egunaren berri martxoaren 7ra arte, orduan bukatuko baita EAJko hautagaiak aukeratzeko barne prozesua, eta hura «errespetatzea» nahi baitute.

Berez, udazkenean da legealdia amaitzekoa. Aintzat hartuta 54 egun igaro behar direla legebiltzarra desegiteko dekretutik hauteskundeetara, Urkulluk etzi argitaratu beharko luke hauteskundeen deialdia Euskal Autonomia Erkidegoko Aldizkari Ofizialean, bozak apirilaren 5ean egiteko.

Edonola ere, hauteskundeak aurreratzeko aukeraren inguruan, Iñigo Iturrate EAJko legebiltzarkideak esan zuen Euskadi ez dela «irla bat»: «Inguruan gertatzen dena hona heltzen da. Lehendakariak buruan izango du hemen dagoen oreka eta lasaitasun instituzionala mantendu nahia».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.