Urriaren 12an hasiko dute Euzkadi Buru Batzarra berritzeko prozesua

Abenduaren 12an eta 13an egingo dute Euzkadi Buru Batzarreko presidentea aukeratzeko Batzar Nagusia.

Andoni Ortuzar EBBko pesidentea, atzo. EAJ
Irati Urdalleta Lete.
2020ko irailaren 28a
20:23
Entzun

Urriaren 12an ekingo diote Euzkadi Buru Batzarra  eta lurralde batzarrak berritzeko prozesuari, eta bi hilabetez luzatuko da, abenduaren 12an eta 13an Batzar Nagusia egin arte. EBBko presidentea eta gainerako kideak aukeratuko dituzte batzar horretan, eta prozesuan parte hartzeko aukera izango dute alderdi jeltzalearen afiliatu guztiek.

Hainbat epe izango ditu prozesuak. Lehen epea urriaren 12tik 25erakoa izango da, eta Uri Erakunde bakoitzak EBBko presidente izateko hautagai bat eta burukide izateko sei hautagai proposatuko ditu. Azaroaren 2tik 18ra, Uri Erakundeek EBBko presidente izateko hautagai bat eta burukide izateko zortzi hautagai aukeratuko dituzte lehen epean gutxienez hiru Uri Erakunderen babesa jaso dutenen artetik. Azaroaren 27an eta 28an, Herrialde Batzarrak egingo dituzte, eta horietatik aterako dira, gutxienez, EBBko presidente izateko hautagai bat eta burukide izateko zortzi. «Azkenik, Aberri Batzarrak, Batzar Nagusian bilduta, EBBko presidentea eta zortzi burukideak aukeratuko ditu Herrialde Batzarrek proposatutako hautagaien artetik», azaldu du EAJk.

Lurralde batzarrak berritzeko prozesua ere garai berean egingo dute, baina burukideak eta presidenteak ez dituzte Batzar Nagusiaren egunean aukeratuko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.