Urruñako (Lapurdi) Xabier Zabaleta apaiza kargutik kendu du Baionako elizbarrutiko apezpikuak, adin txikiko bati egindako sexu erasoengatik. Apaiza Beziersen (Okzitania) zegoela gertatu ziren erasoak, 2024ko ekainean, baina, Baionako elizbarrutiko arduradunek azaldu dutenez, aurtengo martxoan izan zuten eurek salaketen berri.
Montpellierko (Okzitania) artzapezpikuak izan zuen lehen aldiz gertatutakoaren berri, 2024ko udan, eta hark jo zuen justiziari gertatutakoaren berri ematera. Orain Bezierseko Fiskaltza ari da gertatutakoa ikertzen. Fiskaltzaren arabera, apaizak ukatu egin ditu leporatzen zaizkionak.

